Astekaria



Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.





Lehendabiziko astea, 2015/10/15





Lehendabiziko egunean, sarrera moduan, ikasgaia zertan datza, nola ebaluatua izango den azaldu digu. Sarreratxoaren ondoren bakoitzak bere datuekin fitxa bat osatu eta moodelera igo dugu.


Ondoren, hirunaka, galdera sorta bat erantzuten egon gara klasea amaitu arte.






Lehendabiziko astea, 2015/10/16





Aurreko eguneko galderak buka egin ditugu. Gero denon artean erantzun egin ditugu.






Bigarren astea, 2015/10/22





Praktika saio honetan bloga zer den, zertarako balio duen azaldu digu. Hau nola sortu, nola landu eta nola erabili behar den aipatu digu.





Ondoren, blogean landuko dugun gaia pentsatu eta bloga sortu dugu. Lehendabiziko sarrera, etiketak sortu eta lehendabiziko pertsonalizazio batzuk osatu ditugu.






Bigarren astea, 2015/10/23





Bloga lantzen jarraitzeko azalpen ugari eman dizkigu. Perfila osatzen hasi gara hainbat informazioz betetzen eta argazkia aukeratzen.





Bukatzeko, ikusitakoa praktikan ipintzeko eta egunerokoa egiteko denbora izan dugu.






Hirugarren astea, 2015/10/29






Bloga osatzen jarraitu dugu. Asteko, internetetik egutegi bat aukeratu eta blogean ipini dugu. Arazorik ez izateko creative commons definitu ditugu.


Beste orrialde batetik hartuta, interesgarriak eta gaiarekin lotura zuzena daukaten albisteak, gure blogean agertzea lortu dugu feed baliabidearen bitartez. Ondoren youtube bideo bat zintzilikatu dugu.









Hirugarren astea, 2015/10/30






Klaseari hasiera emateko, ikaslearen gidan, bloga osatzeko agertzen diren elementuen zerrenda (check list) aurkitu dugu. Ondoren, elementu guzti horiek gure blogean landu ditugun begiratu dugu. Falta izan direnak praktikan ipintzeko denbora izan dugu. Nire kasuan sarrera berri bat soinu fitxategi batekin igotzeko aukera konprobatzea izan da.


Ondoren, hainbat blog eta pagina bisitatu egin ditugu, jasotako informazio eta iritziarekin, banaka, lau galdera erantzun ditugu. Taldeka ipini eta galdera hauei buruz hausnartu eta txosten bat osatu dugu.Osatutako txosten hau egelan zintzilikatu dugu.






Bostgarren astea, 2015/11/12






Gaur, word eskaintzen dituen baliabideetatik hainbat aztertu eta erabili ditugu. Hauen artean; eskema funtzioa paragrafoak mailakatzeko, marcadoreak eta hiperbinkuloak, orri-burua eta orri-oina, orri jauzia etab. izan dira.






Ondoren ikusitako erramientak praktikan ipini dugu, testu bati forma ematen eta eskatutako hainbat baldintzaz betez. Bukatzeko osatutako dokumentua egelan eskeini dugu.






Bostgarren astea, 2015/11/13






Klaseari hasiera emateko, hurrengo lana zertan datza azaldu digu Josune. Ondoren taldeak zeintzuk izango diren erabaki dugu eta bakarkago galdetegia erantzuteari ekin diogu.






Seigarren astea, 2015/11/19






Taldeka ipini gara eta site bat sortu dugu. Programa hau nola funtzionatzen duen eta oinarrizko erabilerak azaldu eta praktikan ipini ditugu. Gune honen jabeak taldelko partaide guztiak izateko konfiguratu dugu.


Ondoren, priektuaren lehendabiziko jarduerarekin ekin dugu. Talde fitxa osatu eta egelan eskeiniz dugu. bukatzeko mapa kontzeptualarekin hasi gara.






Seigarren astea, 2015/11/20






Klaseari hasiera emateko proiektuaren hurrengo jarduera azaldu digu.
Jordi Adell.i buruz geiago jakin dugu eta  jarduerak egiteari ekin diogu.





Zazpigarren astea, 2015/11/26






Taldeka ipini gara eta sites bat sortu dugu.






Zazpigarren astea, 2015/11/27





IKT.ak hezkuntza sisteman lantzeko proiektua eratzen hasi gara.





Bederatzigarren astea, 2015/12/17





Proiektuarekin jarraitu dugu azken taxuketak emanez eta lanaren aurkezpena prestatu dugu.






Bederatzigarren astea, 2015/12/18






Beste taldekideen lanen aurkezpena ikusi eta gure proiektuaren aurkezpena egin dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario